Sandi Toksvig: Alderdi politiko bat emakumeen berdintasunaren alde

TEDWomen 2016

Sandi Toksvig: Alderdi politiko bat emakumeen berdintasunaren alde

October 27, 2016


Emakumeen berdintasuna ez da besterik gabe gertatuko -- ez behintzat, emakume gehiago botereko postuetara iristen ez badira. Hori dio Sandi Toksvigek. Barrez lehertzeko aurkezpen honetan, Tksvigek Britainian alderdi politiko bat sortzen nola lagundu zuen kontatzen du, Emakumeen Berdintasunerako Alderdia, haren helburu nagusia bozketara berdintasuna eramatea delarik. Orain, espero du munduko beste lekuetan jendeak bere alderdiaren eredua kopiatuko dutela eta berdintasunaren alde mugituko direla.

Suzanne Barakat: Islamofobiak nire anaia hil zuen. Goazen gorrotoarekin amaitzera.

TEDWomen 2016

Suzanne Barakat: Islamofobiak nire anaia hil zuen. Goazen gorrotoarekin amaitzera.

October 28, 2016


2015eko otsailaren 10ean Suzanne Barakat-en neba Deah, koinata Yusor eta Yusor-en ahizpa Razan beren bizilagunaren eskuetan erailak izan ziren, Chapel Hill.en, Ipar Carolinan. Gaizkilearen bertsioa, trafiko liskar baten ondorioz erail zituela, inongo galderarik egin gabe zabaldu zen poliziaren eta komunikabideen eskutik. Barakat-ek prentsaurreko batean hitz egin zuen arte, eta gauzei bere izenez deitu zien arte: gorroto krimenak. Berak eta familiak istorioaren kontaketaren kontrola nola lortu zuten kontatzen digu, eta gorrotoz beteriko fanatismoaren aurrean hitz egiteko eta diskriminazioa jasaten dutenekiko gure laguntasuna erakusteko eskatzen digu.

Mallory Soldner: Zure konpainiaren datuek munduko gosetea amaitzen lagun dezakete.

TED@UPS

Mallory Soldner: Zure konpainiaren datuek munduko gosetea amaitzen lagun dezakete.

September 15, 2016


Zure konpainiak agian dirua eman du afera humantarioak konpontzen laguntzeko, baina emateko zerbait erabilgarriagoa izan dezakezue: datuak. Mallory Soldner-ek sektore pribatuko konpainiek arazo handietan --errefuxiatuen krisitik munduko gosetera-- aurrerapen handiak egin ditzaketela erakusten digu. Hau datuak eta erabaki hartzaile zientifikoak emanez lor daiteke. Zertan lagun dezake zure konpainiak?

Todd Coleman: Ospitaleko zaintza etxera ekartzen duen aldi baterako tatuajea

TEDMED 2015

Todd Coleman: Ospitaleko zaintza etxera ekartzen duen aldi baterako tatuajea

November 18, 2015


Eta medikuek gaixoak etxean dauden bitartean monitorizatu ahal izango balituzte, ospitalean monitarizatuak egonda izango luketen zehaztasun berarekin? Hitzaldi honetan biolelektronikan berritzailea den Todd Colemanek, soinean ipini daitekeen, malgua den eta osasuna monitorizatzen duen, txaplataren bila egindako ibilbidea partekatzen du. Txaplata honek osasungintza iraultzea eta medikuntza ez inbasiboagoa bihurtzea agintzen du.

Aditi Gupta: Hilerokoari buruz taburik gabe hitz egiteko modua

TEDxGatewayWomen

Aditi Gupta: Hilerokoari buruz taburik gabe hitz egiteko modua

May 29, 2015


Egia da: hilerokoari buruz hitz egitea deserosoa da jende askorentzat. Eta tabu horrek ondorioak ditu: Indian, hamar neskatik hiruk ez dakite hilekoa zer den lehenengo aldiz daukatenean, eta hilekoaren inguruan dauden ohitura murriztatzaileek kalte psikologikoak eragiten dituzte neska gazteengan. Aditi Gupta bera tabu horrekin hazi zen, eta bazekien neskak, gurasoak eta irakasleak lagundu nahi zituela hilekoari buruz eroso eta lotsarik gabe hitz egin zezaten. Nola lortu zuen kontatzen digu.

Alexander Betts: Gure errefuxiatu sistema ez dabil. Hona hemen nola konpondu.

TED2016

Alexander Betts: Gure errefuxiatu sistema ez dabil. Hona hemen nola konpondu.

February 15, 2016


Milioi bat errefuxiatu iritsi dira Europara, dio Alexander Bettsek, eta "gure erantzuna zinez patetikoa izan da". Bettsek behartutako migrazioa aztertzen du, familiek kanpalekuen, hiriko txirotasunaren eta bidaia ilegal eta arriskutsuen artean egin behar duten aukera. Hitzaldi zorrotz honetan, errefuxiatuekin dugun jokabidea aldatzeko lau modu proposatzen ditu, modu horretan euren etxe berriei berehala ekarpenak egiten has daitezen. "Ez da ezinbestekoa errefuxiatuak koste bat izatea. Gizakiak dira, gaitasunak, talentuak, helburuak dituztenak eta ekarpenak egin ditzakete -- horretan uzten badiegu".

eL Seed: Kaleko artea itxaropen eta bake mezuarekin

TED2015

eL Seed: Kaleko artea itxaropen eta bake mezuarekin

March 16, 2015


Frantzian jaioa eta Tunisiako gurasoak izanda, eL Seedek hainbat kultura, hizkuntza eta identitaterekin malabarismoak egiten gozatzen du. Are gehiago bere artelanetan, arabiar poesia kaleko artearen eta graffitien estiloarekin nahasiz. Hitzaldi sutsu honetan, TEDeko kide den artistak bere gura nagusia deskribatzen du: hain ederra den artea sortzea, non ez duen itzulpenik behar.

Joey Alexander: 11 urteko haur dohaintsua garai bateko jazza jotzen

TED2015

Joey Alexander: 11 urteko haur dohaintsua garai bateko jazza jotzen

March 25, 2015


Aitaren disko zaharrak entzuten hezia, Joey Alexanderrek jazz bizi eta modernoa jotzen du pianoan; inondik ere, ezustekoa nerabezarora iritsi ez den gaztetxo batentzat. Entzun 11 urteko mutikoak, TEDeko ikuslegoaren gozamenerako, Thelonious Monken klasiko bat joaz eskaini zuen emanaldia.

Mark Plotkin: Zuk ez dakizkizun baina Amazoniako jendeak badakizken zenbait kontu

TEDGlobal 2014

Mark Plotkin: Zuk ez dakizkizun baina Amazoniako jendeak badakizken zenbait kontu

October 10, 2014


"Amazoniako oihan tropikalean desagertzeko arrisku handiena duten espezieak ez dira jaguarrak edo harpia arranoak", dio Mark Plotkinek, "kontaktatu gabeko tribu isolatuak dira". Energiaz eta erakuspenez betetako hitzaldi honetan Plotkin etnobotanikariak oihaneko tribu indigenen eta haien xamanek sendatzeko erabiltzen dituzten landare medizinalen mundura gakartza. Indigenak eta euren jakinduria arriskuan jartzen dituzten erronkak eta arriskuak azaltzen dizkigu eta jakintzaren biltegi ordezkaezin hori babestera animatzen gaitu.

Meaghan Ramsey: Zergatik itxusia zarela pentsatzea txarra den zuretzat.

TED@Unilever

Meaghan Ramsey: Zergatik itxusia zarela pentsatzea txarra den zuretzat.

September 17, 2014


Hilabetero gutxi gora behera 10.000 pertsonek "itsusia al naiz?" esaldia Google-atzen dute. Dove Self-Esteem Proiektuko Meaghan Ramsey-k hauetariko asko neska nerabeak direla uste du. Hitzaldi kezkagarri honetan, gure gorputzaren eta itxuraren inguruko konfidantza baxuak gugan duen inpaktua azaltzen digu -bataz besteko kalifikazio baxuagoetatik, drogekin eta alkoholarekin jookabide arriskutsuagoak izatera. Ondoren errealitate honekin eteteko gutako bakoitzak egin ditzakegun gauzak partekatzen ditu.

Enrique Peñalosa: Zergaitik autobusek martxan den demokrazia azaltzen duten

TEDCity2.0

Enrique Peñalosa: Zergaitik autobusek martxan den demokrazia azaltzen duten

September 20, 2013


"Herrialde aurreratu bat ez da txiroek ere autoa duten herrialdea, aberatsek ere garraio publikoa erabiltzen duten herrialdea baizik", dio Enrique Peñalosak. Hitzaldi bizi honetan, Bogotako lenoko alkateak Kolonbiako hiriburuan garraioaren dinamika aldatzeko erabili zituen tekniketako batzuk azaltzen ditu, eta etorkizunerako hiri inteligenteak eraikitzeko ideia batzuk iradokitzen ditu.

Sally Kohn: Zuzentasun emozionala proba dezagun

TED@NYC

Sally Kohn: Zuzentasun emozionala proba dezagun

October 14, 2013


Sally Kohn, politikan aditua denak dio badela garaia liberalek eta kontserbadoreek euren bat ez etortze politikoak gainditu eta elkar benetan entzun dezaten. Hitzaldi optimista honetan, Kohn-ek Fox News-eko aurkezle lesbiana aurrerakoi bezala ikasitakoa partekatzen du. Berak dioenez, gauza ez da zuzentasun politikoa, zuzentasun emozionala baizik.

Suzana Herculano-Houzel: Zer du hain berezia giza garunak?

TEDGlobal 2013

Suzana Herculano-Houzel: Zer du hain berezia giza garunak?

June 12, 2013


Giza garuna harrigarria da. Gure gorputzaren tamainarako oso handia da, duen pisurako energia kantitate izugarri handia erabiltzen du eta garun azal izugarri dentso bat du. Baina, zergatik? Suzana Herculano-Houzel neurozientzialariak detektibe bat bailitzan misterio honen barnean gidatuko gaitu. "Garun-zopa" egitean, ondorio harrigarri batera heltzen da.

Peter Doolittle: Laneko memoriak munduari zentzua nola ematen dion

TEDGlobal 2013

Peter Doolittle: Laneko memoriak munduari zentzua nola ematen dion

June 10, 2013


"Bizitza oso azkar dator guregana. Egin behar duguna da hartu esperientzia-jario amorfo hori eta nolabait hortik esanahiren bat atera" Hitzaldi dibertigarri eta esanguratsu honetan, Peter Doolittle psikopedagogoak gure "laneko memoria"ren garrantzia - eta mugak- zehazten ditu. Burmuinaren atal honi esker aurki dezakegu orain bertan gertatzen ari denaren zentzua.

Holly Morris: Zergatik geratu Txernobilen? Gure etxea delako.

TEDGlobal 2013

Holly Morris: Zergatik geratu Txernobilen? Gure etxea delako.

June 12, 2013


Txernobilen munduko istripu nuklear larriena gertatu zen eta, azken 27 urteotan, plantaren inguruko eremuari Esklusio Eremua deitzen diote. Halere, 200 bat pertsonek osatutako komunitatea hor bizi da (ia guztiak adineko emakumeak dira). Amama harro hauek ebakuatzeko aginduei egin zieten aurre, aberriarekin eta komunitatearekin duten loturek "erradioaktibitateari ere aurre egiten dioten indarrak" direlako.

Elizabeth Loftus: Fidagarria al da zure oroimena?

TEDGlobal 2013

Elizabeth Loftus: Fidagarria al da zure oroimena?

June 11, 2013


Elizabeth Loftus psikologoak oroimena aztertzen du. Zehazki oroitzapen faltsuak aztertzen ditu. Hau da, jendeak gertatu ez ziren gauzak gogoratzea edo gertatutakoak modu desberdinean gogoratzea. Pentsa dezakezuna baino ohikoagoa da hau, eta Loftusek estatistika eta istorio harrigarri batzuk elkarbanatzen ditu honen inguruan. Baita kontuan hartu beharko liratekeen hainbat aspektu etiko ere.

Saki Mafundikwa: Asmamena eta dotorezia antzinako afrikar alfabetoetan

TED2013

Saki Mafundikwa: Asmamena eta dotorezia antzinako afrikar alfabetoetan

February 28, 2013


Alfabeto sinpleetatik hasi eta ezkutuko hizkuntza sinbolikoetara, Saki Mafundikwa diseinatzaile grafikoak Afrikar kontinentean idatzizko komunikaziorako dauden ezin konta ahala modu azaltzen dizkigu. Idatzizko hitz eta sinboloetan oinarritzen diren historia eta ondarea azpimarratzen ditu eta afrikar diseinatzaileak bultzatzen ditu sinbolo horiek erabiltzera inspirazio freskoa bilatzeko. Laburpen gisa bere Ganako glifo gustokoena, Sankofa, dugu. Izan ere, "itzuli eta har ezazu" edo "ikas ezazu iraganetik" esan nahi du.

Eleanor Longden: Nire buruko ahotsak

TED2013

Eleanor Longden: Nire buruko ahotsak

February 28, 2013


Itxuraz, Eleanor Longden beste edozein ikasle bezalakoa zen, pozik hasi zen unibertsitatean beste inolako kezkarik gabe. Hori horrela izan zen bere buruko ahotsak hitz egiten hasi ziren arte. Hasieran ez ziren kaltegarriak, baina bere barneko narratzaile haiek gero eta antagonista eta diktatorialagoak ziren, azkenean bere bizitza amesgaizto bat bihurtu zen arte. Eskizofrenia diagnostikatuarekin, drogaturik eta nola lagundu ez zekien sistema batetik at, Longdenek buruko osasuna berreskuratu arte egin zuen ibilbidearen istorio hunkigarria kontatzen du. Aipatzen duenez, ahotsak entzuten ikasiaz lortu zuen bizirautea.

Andrew Solomon: Guztiaren gainetik, maitasuna

TEDMED 2013

Andrew Solomon: Guztiaren gainetik, maitasuna

April 24, 2013


Nolakoa da zurekin alderatuta desberdina den (haur supergaitu bat, edo gaitasun ezberdinak dituen haur bat, edo delitugile bat) haur bat heztea? Hitzaldi lasai honetan, Andrew Solomon idazleak dozenaka gurasoekin hitz egitetik ikasitakoa partekatzen du. Hauei egindako galdera: Non dago mugarik gabeko maitasunaren eta mugarik gabeko onarpenaren arteko muga?

Sebastião Salgado: Sebastião Salgado: Argazkigintzaren drama isila.

TED2013

Sebastião Salgado: Sebastião Salgado: Argazkigintzaren drama isila.

February 26, 2013


Sebastião Salgado, Ekonomian doktorea, 30 urte zituela ekin zion argazkigintzari. Baina lana obsesioa bihurtu zen. Urtetan zehar landutako proiektuek ederki azaltzen dute istorio global baten gizatasun aldea, gehienetan heriotza, hondamendia edo gainbehera dakartzan istorioa. Hemen kontatzen digu bere burua ia akabatzera eraman zion lanbideari buruzko istorio sakon eta pertsonala eta bere azken lanaren, Genesis izenekoaren irudi hunkigarriak erakusten dizkigu. Proiektu honetan, munduko ahaztutako jende eta lekuak erakusten ditu.

Nilofer Merchant: Bilera bat daukazu? Egin ibilalditxo bat

TED2013

Nilofer Merchant: Bilera bat daukazu? Egin ibilalditxo bat

February 26, 2013


Nilofer Merchant-ek zure bizitzan eragin handia izan dezakeen ideia txiki bat aurkezten du: Banakako bilera bat duzun hurrengo aldian, "bilera ibilia" bihurtu ezazu -- eta ibiltzen eta hitz egiten zoazen heinean ideiei ateratzen utzi iezaiezu.

Mark Shaw: Frogapen lehorrak

TED2013

Mark Shaw: Frogapen lehorrak

February 28, 2013


Mark Shaw-ek Ultra-Ever Dry frogatzen du, uraren eta urean oinarritutako materialen aurka modu harrigarrian funtzionatzen duen babeski bat. Nano mailan, spray honek gainzala airezko aterki batekin estaltzen du eta ondorioz, urak berehala errebotatzen du. Ikus ezazue amaieran bi minutu irauten dituen ustekabea.

Amanda Palmer: Eskatzearen artea

TED2013

Amanda Palmer: Eskatzearen artea

February 27, 2013


Ez EGIN jendeak musikagatik ordain dezan, dio Amanda Palmerrek: UTZ iezaiezu. Hitzaldi sutsu honetan, artista eta fan arteko erlazio berriak aztertzen ditu, kale antzezle zenekoak kontatzen hasten zaigularik ("bota dolar bat 2,5 metroko ezkongaiaren txapelera").

Kakenya Ntaiyak: Eskolara joatea eskatu zuen neska.

TEDxMidAtlantic

Kakenya Ntaiyak: Eskolara joatea eskatu zuen neska.

October 26, 2012


Kakenya Ntaiyak tratu bat egin zuen bere aitarekin: Masai etnian tradizioa zen ablazioa jasango zuen institutura joaten uzten bazion. Ntaiyak bere institutura joateko istorio ausarta kontatzen du eta baita bere herriko helduekin bere komunitatean neskentzako eskola bat eraikitzeko lan egin zuenekoa ere. 125 neska gazteren etorkizuna aldatu duen hezkuntza-bidaia bat da.(TEDxMidAtlantic-en filmatua)

Keith Chen: Hizkuntzak izan al dezake eraginik dirua aurrezteko gaitasunean?

TEDGlobal 2012

Keith Chen: Hizkuntzak izan al dezake eraginik dirua aurrezteko gaitasunean?

June 23, 2012


Zer ikas dezakete ekonomistek linguistengandik? Portaerak aztertzen dituen ekonomista da Keith Chen, eta ikerketa eredu oso interesgarri bat aurkezten digu: etorkizunaren kontzepturik gabeko hizkuntzek --"It rain tomorrow" ["Bihar euria egin"] esatea "It will rain tomorrow" ["Bihar euria egingo du"] esan ordez -- lotura sendoa dutela aurrezte-tasekin. Irakurri gehiago Chen-en ikerketari buruz »

Leslie Morgan Steiner: Zergatik ez dute alde egiten etxeko indarkeriaren biktimek?

TEDxRainier

Leslie Morgan Steiner: Zergatik ez dute alde egiten etxeko indarkeriaren biktimek?

November 10, 2012


Leslie Morgan Steiner "maitasun zoro" batean zegoen - hau da, modu zoroan maiteminduta abusatu eta mehatxatzen zuen gizon batekin. Steinerrek bere harremaneko istorio iluna kontatzen du, jende askok etxeko indarkeriaren biktimen inguruan dituen gaizki ulertuak argituz eta isiltasuna apurtzeko egin daitekeena azalduz. (TEDxRainier-en grabatua.)

Ruby Wax: Zer du gaixotasun psikikoak hain barregarria izateko?

TEDGlobal 2012

Ruby Wax: Zer du gaixotasun psikikoak hain barregarria izateko?

June 26, 2012


Gorputzeko gaixotasunek sinpatia lortzen dute, garunekoek izan ezik, dio Ruby Wax komikoak. Zergatik hori? Indar eta umore itsugarriz, Wax-ek, zeinari orain dela hamarkada bat depresio klinikoa diagnostikatu zioten, gaixotasun psikikoen estigma amaitzeko eskatzen digu.

Improv Everywhere: TED hizlari baten amesgaiztorik txarrena

TED2012

Improv Everywhere: TED hizlari baten amesgaiztorik txarrena

March 1, 2012


Colin Robertsonek 3 minutu zituen TED aretoan munduari hitz egiteko bere eguzki-indarra eta borondatezko-lankidetza erabiltzen dituen osasun-arreta tresnari buruz. Eta orduan...

Alain de Botton: Ateismo 2.0

TEDGlobal 2011

Alain de Botton: Ateismo 2.0

July 13, 2011


Erligioaren zein alderdi dira ateoek (begirunez) bereganatu beharko lituzketeenak? Alain de Botton-ek "ateoentzako erlijioa" – Atesimo 2.0 – proposatzen du. Portaera erlijiosoak eta tradizioak uztartzen ditu gure gizabeharrak asetzeko; besteak beste, lotura, errituala eta haraindikotasuna.

Jonas Gahr Støre: Elkarrizketaren defentsan

TEDxRC2

Jonas Gahr Støre: Elkarrizketaren defentsan

November 11, 2011


Politikan, badirudi intuizioaren aurkakoa dela indarkeria darabilten taldeekin, erradikal eta terroristekin, eta hauek defendatzen dituzten estatuekin elkarrizketak hasteak. Baina Jonas Gahr Støre, Norvegiako Atzerri ministroak eztabaida irekiaren aldeko hitzaldi sinesgarria eskeintzen du. Balore ezberdinak izan arren, elkarrizketa defendatzen du, guztion segurtasuna hobetzen saiatzeko.