TED Talks with Basque transcript

Keith Chen: Hizkuntzak izan al dezake eraginik dirua aurrezteko gaitasunean?

TEDGlobal 2012

Keith Chen: Hizkuntzak izan al dezake eraginik dirua aurrezteko gaitasunean?
1,880,497 views

Zer ikas dezakete ekonomistek linguistengandik? Portaerak aztertzen dituen ekonomista da Keith Chen, eta ikerketa eredu oso interesgarri bat aurkezten digu: etorkizunaren kontzepturik gabeko hizkuntzek --"It rain tomorrow" ["Bihar euria egin"] esatea "It will rain tomorrow" ["Bihar euria egingo du"] esan ordez -- lotura sendoa dutela aurrezte-tasekin. Irakurri gehiago Chen-en ikerketari buruz »

Alain de Botton: Ateismo 2.0

TEDGlobal 2011

Alain de Botton: Ateismo 2.0
2,872,847 views

Erligioaren zein alderdi dira ateoek (begirunez) bereganatu beharko lituzketeenak? Alain de Botton-ek "ateoentzako erlijioa" – Atesimo 2.0 – proposatzen du. Portaera erlijiosoak eta tradizioak uztartzen ditu gure gizabeharrak asetzeko; besteak beste, lotura, errituala eta haraindikotasuna.

Jonas Gahr Støre: Elkarrizketaren defentsan

TEDxRC2

Jonas Gahr Støre: Elkarrizketaren defentsan
401,365 views

Politikan, badirudi intuizioaren aurkakoa dela indarkeria darabilten taldeekin, erradikal eta terroristekin, eta hauek defendatzen dituzten estatuekin elkarrizketak hasteak. Baina Jonas Gahr Støre, Norvegiako Atzerri ministroak eztabaida irekiaren aldeko hitzaldi sinesgarria eskeintzen du. Balore ezberdinak izan arren, elkarrizketa defendatzen du, guztion segurtasuna hobetzen saiatzeko.

Richard Wilkinson: Nola ezberdintasun ekonomikoak kaltetzen dituen gizarteak

TEDGlobal 2011

Richard Wilkinson: Nola ezberdintasun ekonomikoak kaltetzen dituen gizarteak
3,198,950 views

Senak esaten digu diru-sarreren tarte handiak dituzten gizarteak txarto dabiltzala. Richard Wilkinsonek desberdintasunari buruzko benetako informazioa erakusten du eta aberatsen eta txiroen arteko aldea handia denean nolako gauzak okertzen diren: benetako ondorioak osasunean, bizi-kostuan eta funtsezko baloreetan, besteak beste, konfiantzan.

Bunker Roy: Oinustuen mugimendu batengandik ikasten

TEDGlobal 2011

Bunker Roy: Oinustuen mugimendu batengandik ikasten
4,300,944 views

Rajasthan-en, India, ez ohiko eskola batek landa emakume eta gizonei -- haietako asko alfabetatu gabeak -- erakusten die beraien herrixketan eguzki-injineru, artisau, haginlari eta sendagile izaten. Oinustuen Unibertsitatea (Barefoot College) deitzen zaio, eta bere sortzaileak, Bunker Roy, nola jarduten duen azaltzen du.

Graham Hill: Gauza gutxiago, zoriontasun handiagoa

TED2011

Graham Hill: Gauza gutxiago, zoriontasun handiagoa
4,988,747 views

Graham Hill idazleak eta diseinatzaileak galdetzen du: Gauza gutxiago, leku txikiagoan edukitzeak, zoriontasun handiagoa edukitzera eraman ahal gaitu? Berak, lekua murriztea proposatzen digu, eta hiru arau ematen dizkigu geure bizitza diseinatzeko.

Ben Goldacre: Zientzia txarrarekin borrokan

TEDGlobal 2011

Ben Goldacre: Zientzia txarrarekin borrokan
2,713,579 views

Egunero osasunaren inguruko gomendio berriak ditugu, baina nola jakin zuzenak diren? Ben Goldacre mediku eta epidemiologoak, abiadura bizian, ebidentziak nola desitxuratu daitezkeen erakusten digu. Begi bistakoak diren nutrizio aipamenetatik sutilagoak diren farmazeutiken iruzurretara.

Niall Ferguson: oparotasunaren 6 erabilera hiltzaileak

TEDGlobal 2011

Niall Ferguson: oparotasunaren 6 erabilera hiltzaileak
1,762,544 views

Lehenaldiko mendeetan zehar, Mendebaldeko kulturak oso onak izan dira haientzako oparotasuna sortzen. Niall Ferguson historialariak galdetzen du: Zergatik Mendebaldarrak eta ez gainontzekoak?. Berak dozena-erdi ideia nagusi, Mendebaldeko kulturan sortuak, iradokitzen ditu -- 6 erabilera hiltzaileak -- aberastasuna, orekatasuna eta berrikuntza sustatu dituztenak. Eta mende berri honetan, dio, erabilera horiek denon eskuetan daude.

Skylar Tibbits: egin al ditzakegu autoeraikitako objektuak?

TED2011

Skylar Tibbits: egin al ditzakegu autoeraikitako objektuak?
1,072,366 views

MIT ikertzaileak, Skylar Tibbits-ek, autoeraikuntzan lan egiten du - zerbait eraiki beharrean (aulkia, zeru-harraskaria), autoeraikitako materialak sor ditzakegu, ia DNA-k egiten duen moduan. Oso kontzeptu aurreratua oraindik lehenengo urratsetan. Tibbits-ek erakusten dizkigu hiru proiektu, zeintzuek aztarna batzuk ematen dizkiguten geroa nolakoa izango den jakiteko.

Mark Pagel: hizkuntzak nola aldatu zuen gizadia

TEDGlobal 2011

Mark Pagel: hizkuntzak nola aldatu zuen gizadia
1,708,914 views

Mark Pagel biologoak jakin-mina eragiten duen teoria bat azaltzen du, gizakiok gure hizkuntza-sistema konplexua zergatik garatu genuen gaitzat harturik. Iradokitzen du hizkuntza "teknologia sozialeko" zerbait dela, antzinako giza tribuei beste tresna ahaltsu bat eskuratzea ahalbidetu ziona: lankidetza

Harald Haas: haririk gabeko datuak foku gori bakoitzetik

TEDGlobal 2011

Harald Haas: haririk gabeko datuak foku gori bakoitzetik
2,722,597 views

Zer gertatuko litzateke foku gori guztiek datuak igorriko balituzte? TEDGlobal-en Harald Haas-ek erakusten du, lehenengo aldiz, hori egin dezaken gailu batek. LED arrunta batetik argia kliska egitean, gizakiaren begirako oso aldaketa azkarregia eta antzemanezina gertatzen da, gailuak telekomunikazio dorreak baino datu gehiago igor ditzake -- eta oso era eraginkor, ziur eta zabalean egiten du.

Geoffrey West: Hirien eta korporazioen matematika harrigarriak

TEDGlobal 2011

Geoffrey West: Hirien eta korporazioen matematika harrigarriak
1,583,030 views

Geoffrey West-ek fisikariak asmatu egin ditu matematika-lege erraz batzuek hirien ezaugarriak agintzen dituztela. Aberastasunak, kriminalitateak, mugikortasunak eta hiri baten beste ezaugarri batzuk zenbaki bakar batetik ondoriozta daitezke: populaziotik. TEDGlobal-eko ikaragarrizko hitzaldi honetan, West-ek erakusten du hau nola funtzionatu eta aplikatu erakundeetara eta korporazioetara.

Terry Moore: Zure zapatak nola lotu

TED2005

Terry Moore: Zure zapatak nola lotu
7,612,252 views

Terry Moore bizi guztian zapatak gaizki lotzen jardun dela ohartu da.TED-en izpirituari jarraituz, oholtzara igo eta modu eraginkorrago bat partekatzen du. (Ohar historikoa: hau izan zen TED-en eman den 3 minutuko lehen hitzaldia, 2005.urtean)

Hans Rosling eta garbitzaile magikoa

TEDWomen 2010

Hans Rosling eta garbitzaile magikoa
2,973,428 views

Zein zen Industri-Iraultzaren asmakizun nagusiena? Hans Rosling-ek garbitzaile elektrikoa proposatzen du. Gapminder-en grafiko berriekin, Rosling-ek erakusten digu azaleratutako magia, noiz hazkunde ekonomikoa eta elektrizitatea garbiketa-egun aspertu bat irakurketarako adimen-egun bihurtzen diren.

Rob Harmon: Rob Harmon: Nola mantendu errekak jarioten

TEDxRainier

Rob Harmon: Rob Harmon: Nola mantendu errekak jarioten
665,582 views

Rob Harmon-ek oso merkatu-mekanismo bitxia martxan jarri du ibaien eta erreken uren egoera kaskarra berreskuratzeko, lehorteak eta gain-ustiapenak direla medio. Nekazariek eta garagardo-ekoizleek euren patuak lotzen dituzte Prickly Pear Creek-i buruzko antzinako istorio honetan.

Eli Pariser: Kontuz sareko 'burbulla filtratzaileekin"

TED2011

Eli Pariser: Kontuz sareko 'burbulla filtratzaileekin"
5,309,238 views

Web-eko enpresak bere zerbitzuak gure gustu pertsonaletara egokitzen diarduten bitartean (albiste eta bilaketa emaitzak barne), ondorio arriskutsu batekin aurkitzen gara: iragazki burbuila baten arrapatuak gaude eta hark eragozten digu munduaz dugun ikuspegia zalantzan jarri ala gaindi dezaken edozein informazioa eskuratzea. Eli Pariser-ek indartsu argudiatzen du, hau azkenean txarra izango dela guretzat eta demokraziarentzako.

Patricia Kuhl: Patricia Kuhl: haurren dohaina hizkuntzak ikasteko

TEDxRainier

Patricia Kuhl: Patricia Kuhl: haurren dohaina hizkuntzak ikasteko
3,424,262 views

Patricia Kuhlek aurkikuntza harrigarriak eskaintzen dizkigu haurrek hizkuntzak ikasteko duten moduaren inguruan: estatistikak egiten dituzte inguruko gizakiei entzun eta behar dituzten soinuak aukeratuz. Laborategiko esperimentu itzelek (eta burmuin-eskanerrek) erakusten digute 6 hilabeteko haurrek arrazoimen sofistikatua erabiltzen dutela euren mundua ulertzeko.

Brene Brown: Bulnerabilitatearen indarra"

TEDxHouston

Brene Brown: Bulnerabilitatearen indarra"
46,319,192 views

Brene Brown - ek giza konexioa ikertzen du---- enpatizatu, partaide izan eta maitatzeko dugun gaitasuna. TEDxHouston-go hitzaldi hunkigarri eta dibertigarri hontan, era sakonean partekatzen du bere ikerketa, bere burua eta gizadia ulertzeko bilaketa pertsonal batetara bultzatu zuena.

Tony Porter: Gizonentzako deia

TEDWomen 2010

Tony Porter: Gizonentzako deia
3,010,230 views

TedWomen-en, Tony Porter-ek herri guztietako gizonentzako deia egiten du, hots "gizonarena ez egitea". Bere bizitzaren istorio hunkigarrien bitartez, erakusten du gizonei eta umeei sartutako pentsamolde horrek emakumeen kontrako bortizkeria, gehiegizko erabilera eta errespetu falta eragin zituela. Bere irtenbidea: "gizontasun kit"-etik askatzea.

Stacey Kramer: bizi izan duen opari onena

TED2010

Stacey Kramer: bizi izan duen opari onena
4,110,731 views

Hiru minututan Stacey Kramerrek istorio pertsonal hunkigarri baten bitartez azaldu digu, bizi nahi ez dugun esperientzia (beldurgarri, traumatiko eta gogorra) bat nola bihurtu daiteken ordaindu ezin den opari batean.

Caroline Phillips: zarrabetea hasiberrientzat

TEDGlobal 2010

Caroline Phillips: zarrabetea hasiberrientzat
817,720 views

Caroline Phillipsek oso gutxitan entzundako musika herri-tresna bati doinuak ateratzen dizkio: zarrabetea, "gurpil- biola" moduan ere ezagutua. Euskal doinu sarkor bat, musika-tresnaren anatomia bereziari eta milaka urteko historiari buruzko ikasgai dibertigarri baten ondoren.

Julian Assange: Zergatik behar du munduak WikiLeaks

TEDGlobal 2010

Julian Assange: Zergatik behar du munduak WikiLeaks
2,716,210 views

Hain eztabaidatua den Wikileaks webguneak dokumentu eta bideo ezkutuak bildu eta argitaratzen ditu. Julian Assange bere sortzailea, AEBetako agintariek galdekatu nahirik dabiltzana, TED-eko Chris Andersonekin arituko da atariaren funtzionamenduaz, bere lorpenez -- eta zerk bultzatzen duen . Solasaldian oraintsu AEBek Bagdaden burututako egazkin eraso baten material grafikoa ikus daiteke.

Sir Ken Robinson: Hezkuntzaren iraultza has dezagun!

TED2010

Sir Ken Robinson: Hezkuntzaren iraultza has dezagun!
9,209,583 views

2006-an emandako hitzaldi ospetsuari jarraipen emanez, era hunkigarri eta barregarrian, Sir Ken Robinsonek oinarrizko aldaketa bat proposatzen du, estandarizatutako eskoletatik pertsonalizatutako hezkuntzara --- haurren berezko talentuak loratu ahal daitezen baldintzak sortuz.