TED Talks with Basque transcript

Petter Johansson: Ziur al dakizu zergatik egiten duzun egiten duzuna?

TEDxUppsalaUniversity

Petter Johansson: Ziur al dakizu zergatik egiten duzun egiten duzuna?
1,423,138 views

Petter Johansson psikologo esperimentalak hautu-itsutasun izeneko fenomenoa ikertu du; hau da, geure buruari nahi duguna lortzen ari garela pentsaraztea, benetan hala ez izan arren. Hitzaldi argigarri honetan, hainbat esperimentu (magoekin elkarlanean diseinatutakoak!) azaltzen ditu, honako galdera honi erantzuteko asmoz: Zergatik egiten dugu egiten duguna? Lortutako emaitzak erabakigarriak dira autoezagutzaren nahiz manipulazioari emandako erantzunen arloetan. Agian ez duzu zure burua uste bezain ondo ezagutzen.

Edsel Salvaña: HIESAren eboluzio arriskitsua.

TEDGlobal 2017

Edsel Salvaña: HIESAren eboluzio arriskitsua.
1,348,118 views

HIESAren aurkako borroka irabazten ari garela pentsatzen duzu? Baliteke hala ez izatea. Izan ere, sendagaiei erresistentzia garatu duen birus olatu berri bat iristen ari da. Elkarrizketa errebelatzaile honetan, Edsel Salvana TED lagunak bere herrialdea, Filipinak, erasotzen ari den HIESAren AE mota deskribatzen du. Era berean, ohartarazten digu mundu mailako epidemia posible baten aurrean egon gaitezkeela.

Richard Browning: Nola sortu nuen Jet-jantzia

TED2017

Richard Browning: Nola sortu nuen Jet-jantzia
2,171,923 views

Denok amets egin dugu hegan egitearekin- baina Richard Browning-entzat, hegan egitea obsesio bat da. Iron Man-en antzeko jantzi bat sortu du, arima gorputz eta teknologiaren arteko elkarte apain baten bidez. Zientzia fikzioko ametsak errealitatera gerturatuz. Ikas ezazu gehiago proba - akats prozesuari buruz, bere asmakuntzari buruz eta egin hegan Browning-ekin ahaztezina den demo batean.

Carina Morillo: Autismoa ulertzeko, ez ezazu begirada kendu

TEDxRiodelaPlata

Carina Morillo: Autismoa ulertzeko, ez ezazu begirada kendu
673,429 views

Carina Morillo-k ez zuen ia ideiarik autismoari buruz, Ivan, bere semea diagnostikatua izan zenean, zekien bakarra berak ez zuela hitz egiten eta berarekin konektatzeko moduak aurkitu behar zituela zen. Carinak azaltzen du nola ikasi zuen bere semeari laguntzen, berarekin jakin-mina partekatuz.

Sandi Toksvig: Alderdi politiko bat emakumeen berdintasunaren alde

TEDWomen 2016

Sandi Toksvig: Alderdi politiko bat emakumeen berdintasunaren alde
920,342 views

Emakumeen berdintasuna ez da besterik gabe gertatuko -- ez behintzat, emakume gehiago botereko postuetara iristen ez badira. Hori dio Sandi Toksvigek. Barrez lehertzeko aurkezpen honetan, Tksvigek Britainian alderdi politiko bat sortzen nola lagundu zuen kontatzen du, Emakumeen Berdintasunerako Alderdia, haren helburu nagusia bozketara berdintasuna eramatea delarik. Orain, espero du munduko beste lekuetan jendeak bere alderdiaren eredua kopiatuko dutela eta berdintasunaren alde mugituko direla.

Suzanne Barakat: Islamofobiak nire anaia hil zuen. Goazen gorrotoarekin amaitzera.

TEDWomen 2016

Suzanne Barakat: Islamofobiak nire anaia hil zuen. Goazen gorrotoarekin amaitzera.
1,959,626 views

2015eko otsailaren 10ean Suzanne Barakat-en neba Deah, koinata Yusor eta Yusor-en ahizpa Razan beren bizilagunaren eskuetan erailak izan ziren, Chapel Hill.en, Ipar Carolinan. Gaizkilearen bertsioa, trafiko liskar baten ondorioz erail zituela, inongo galderarik egin gabe zabaldu zen poliziaren eta komunikabideen eskutik. Barakat-ek prentsaurreko batean hitz egin zuen arte, eta gauzei bere izenez deitu zien arte: gorroto krimenak. Berak eta familiak istorioaren kontaketaren kontrola nola lortu zuten kontatzen digu, eta gorrotoz beteriko fanatismoaren aurrean hitz egiteko eta diskriminazioa jasaten dutenekiko gure laguntasuna erakusteko eskatzen digu.

Mallory Soldner: Zure konpainiaren datuek munduko gosetea amaitzen lagun dezakete.

TED@UPS

Mallory Soldner: Zure konpainiaren datuek munduko gosetea amaitzen lagun dezakete.
1,090,373 views

Zure konpainiak agian dirua eman du afera humantarioak konpontzen laguntzeko, baina emateko zerbait erabilgarriagoa izan dezakezue: datuak. Mallory Soldner-ek sektore pribatuko konpainiek arazo handietan --errefuxiatuen krisitik munduko gosetera-- aurrerapen handiak egin ditzaketela erakusten digu. Hau datuak eta erabaki hartzaile zientifikoak emanez lor daiteke. Zertan lagun dezake zure konpainiak?

Todd Coleman: Ospitaleko zaintza etxera ekartzen duen aldi baterako tatuajea

TEDMED 2015

Todd Coleman: Ospitaleko zaintza etxera ekartzen duen aldi baterako tatuajea
1,489,379 views

Eta medikuek gaixoak etxean dauden bitartean monitorizatu ahal izango balituzte, ospitalean monitarizatuak egonda izango luketen zehaztasun berarekin? Hitzaldi honetan biolelektronikan berritzailea den Todd Colemanek, soinean ipini daitekeen, malgua den eta osasuna monitorizatzen duen, txaplataren bila egindako ibilbidea partekatzen du. Txaplata honek osasungintza iraultzea eta medikuntza ez inbasiboagoa bihurtzea agintzen du.

Aditi Gupta: Hilerokoari buruz taburik gabe hitz egiteko modua

TEDxGatewayWomen

Aditi Gupta: Hilerokoari buruz taburik gabe hitz egiteko modua
1,676,262 views

Egia da: hilerokoari buruz hitz egitea deserosoa da jende askorentzat. Eta tabu horrek ondorioak ditu: Indian, hamar neskatik hiruk ez dakite hilekoa zer den lehenengo aldiz daukatenean, eta hilekoaren inguruan dauden ohitura murriztatzaileek kalte psikologikoak eragiten dituzte neska gazteengan. Aditi Gupta bera tabu horrekin hazi zen, eta bazekien neskak, gurasoak eta irakasleak lagundu nahi zituela hilekoari buruz eroso eta lotsarik gabe hitz egin zezaten. Nola lortu zuen kontatzen digu.

Alexander Betts: Gure errefuxiatu sistema ez dabil. Hona hemen nola konpondu.

TED2016

Alexander Betts: Gure errefuxiatu sistema ez dabil. Hona hemen nola konpondu.
959,835 views

Milioi bat errefuxiatu iritsi dira Europara, dio Alexander Bettsek, eta "gure erantzuna zinez patetikoa izan da". Bettsek behartutako migrazioa aztertzen du, familiek kanpalekuen, hiriko txirotasunaren eta bidaia ilegal eta arriskutsuen artean egin behar duten aukera. Hitzaldi zorrotz honetan, errefuxiatuekin dugun jokabidea aldatzeko lau modu proposatzen ditu, modu horretan euren etxe berriei berehala ekarpenak egiten has daitezen. "Ez da ezinbestekoa errefuxiatuak koste bat izatea. Gizakiak dira, gaitasunak, talentuak, helburuak dituztenak eta ekarpenak egin ditzakete -- horretan uzten badiegu".

eL Seed: Kaleko artea itxaropen eta bake mezuarekin

TED2015

eL Seed: Kaleko artea itxaropen eta bake mezuarekin
1,581,298 views

Frantzian jaioa eta Tunisiako gurasoak izanda, eL Seedek hainbat kultura, hizkuntza eta identitaterekin malabarismoak egiten gozatzen du. Are gehiago bere artelanetan, arabiar poesia kaleko artearen eta graffitien estiloarekin nahasiz. Hitzaldi sutsu honetan, TEDeko kide den artistak bere gura nagusia deskribatzen du: hain ederra den artea sortzea, non ez duen itzulpenik behar.

Mark Plotkin: Zuk ez dakizkizun baina Amazoniako jendeak badakizken zenbait kontu

TEDGlobal 2014

Mark Plotkin: Zuk ez dakizkizun baina Amazoniako jendeak badakizken zenbait kontu
1,613,699 views

"Amazoniako oihan tropikalean desagertzeko arrisku handiena duten espezieak ez dira jaguarrak edo harpia arranoak", dio Mark Plotkinek, "kontaktatu gabeko tribu isolatuak dira". Energiaz eta erakuspenez betetako hitzaldi honetan Plotkin etnobotanikariak oihaneko tribu indigenen eta haien xamanek sendatzeko erabiltzen dituzten landare medizinalen mundura gakartza. Indigenak eta euren jakinduria arriskuan jartzen dituzten erronkak eta arriskuak azaltzen dizkigu eta jakintzaren biltegi ordezkaezin hori babestera animatzen gaitu.

Meaghan Ramsey: Zergatik itxusia zarela pentsatzea txarra den zuretzat.

TED@Unilever

Meaghan Ramsey: Zergatik itxusia zarela pentsatzea txarra den zuretzat.
4,950,095 views

Hilabetero gutxi gora behera 10.000 pertsonek "itsusia al naiz?" esaldia Google-atzen dute. Dove Self-Esteem Proiektuko Meaghan Ramsey-k hauetariko asko neska nerabeak direla uste du. Hitzaldi kezkagarri honetan, gure gorputzaren eta itxuraren inguruko konfidantza baxuak gugan duen inpaktua azaltzen digu -bataz besteko kalifikazio baxuagoetatik, drogekin eta alkoholarekin jookabide arriskutsuagoak izatera. Ondoren errealitate honekin eteteko gutako bakoitzak egin ditzakegun gauzak partekatzen ditu.

Enrique Peñalosa: Zergaitik autobusek martxan den demokrazia azaltzen duten

TEDCity2.0

Enrique Peñalosa: Zergaitik autobusek martxan den demokrazia azaltzen duten
930,012 views

"Herrialde aurreratu bat ez da txiroek ere autoa duten herrialdea, aberatsek ere garraio publikoa erabiltzen duten herrialdea baizik", dio Enrique Peñalosak. Hitzaldi bizi honetan, Bogotako lenoko alkateak Kolonbiako hiriburuan garraioaren dinamika aldatzeko erabili zituen tekniketako batzuk azaltzen ditu, eta etorkizunerako hiri inteligenteak eraikitzeko ideia batzuk iradokitzen ditu.

Sally Kohn: Zuzentasun emozionala proba dezagun

TED@NYC

Sally Kohn: Zuzentasun emozionala proba dezagun
2,012,109 views

Sally Kohn, politikan aditua denak dio badela garaia liberalek eta kontserbadoreek euren bat ez etortze politikoak gainditu eta elkar benetan entzun dezaten. Hitzaldi optimista honetan, Kohn-ek Fox News-eko aurkezle lesbiana aurrerakoi bezala ikasitakoa partekatzen du. Berak dioenez, gauza ez da zuzentasun politikoa, zuzentasun emozionala baizik.

Suzana Herculano-Houzel: Zer du hain berezia giza garunak?

TEDGlobal 2013

Suzana Herculano-Houzel: Zer du hain berezia giza garunak?
3,044,795 views

Giza garuna harrigarria da. Gure gorputzaren tamainarako oso handia da, duen pisurako energia kantitate izugarri handia erabiltzen du eta garun azal izugarri dentso bat du. Baina, zergatik? Suzana Herculano-Houzel neurozientzialariak detektibe bat bailitzan misterio honen barnean gidatuko gaitu. "Garun-zopa" egitean, ondorio harrigarri batera heltzen da.

Peter Doolittle: Laneko memoriak munduari zentzua nola ematen dion

TEDGlobal 2013

Peter Doolittle: Laneko memoriak munduari zentzua nola ematen dion
2,344,275 views

"Bizitza oso azkar dator guregana. Egin behar duguna da hartu esperientzia-jario amorfo hori eta nolabait hortik esanahiren bat atera" Hitzaldi dibertigarri eta esanguratsu honetan, Peter Doolittle psikopedagogoak gure "laneko memoria"ren garrantzia - eta mugak- zehazten ditu. Burmuinaren atal honi esker aurki dezakegu orain bertan gertatzen ari denaren zentzua.

Holly Morris: Zergatik geratu Txernobilen? Gure etxea delako.

TEDGlobal 2013

Holly Morris: Zergatik geratu Txernobilen? Gure etxea delako.
1,157,051 views

Txernobilen munduko istripu nuklear larriena gertatu zen eta, azken 27 urteotan, plantaren inguruko eremuari Esklusio Eremua deitzen diote. Halere, 200 bat pertsonek osatutako komunitatea hor bizi da (ia guztiak adineko emakumeak dira). Amama harro hauek ebakuatzeko aginduei egin zieten aurre, aberriarekin eta komunitatearekin duten loturek "erradioaktibitateari ere aurre egiten dioten indarrak" direlako.

Elizabeth Loftus: Fidagarria al da zure oroimena?

TEDGlobal 2013

Elizabeth Loftus: Fidagarria al da zure oroimena?
4,637,270 views

Elizabeth Loftus psikologoak oroimena aztertzen du. Zehazki oroitzapen faltsuak aztertzen ditu. Hau da, jendeak gertatu ez ziren gauzak gogoratzea edo gertatutakoak modu desberdinean gogoratzea. Pentsa dezakezuna baino ohikoagoa da hau, eta Loftusek estatistika eta istorio harrigarri batzuk elkarbanatzen ditu honen inguruan. Baita kontuan hartu beharko liratekeen hainbat aspektu etiko ere.

Saki Mafundikwa: Asmamena eta dotorezia antzinako afrikar alfabetoetan

TED2013

Saki Mafundikwa: Asmamena eta dotorezia antzinako afrikar alfabetoetan
775,241 views

Alfabeto sinpleetatik hasi eta ezkutuko hizkuntza sinbolikoetara, Saki Mafundikwa diseinatzaile grafikoak Afrikar kontinentean idatzizko komunikaziorako dauden ezin konta ahala modu azaltzen dizkigu. Idatzizko hitz eta sinboloetan oinarritzen diren historia eta ondarea azpimarratzen ditu eta afrikar diseinatzaileak bultzatzen ditu sinbolo horiek erabiltzera inspirazio freskoa bilatzeko. Laburpen gisa bere Ganako glifo gustokoena, Sankofa, dugu. Izan ere, "itzuli eta har ezazu" edo "ikas ezazu iraganetik" esan nahi du.

Eleanor Longden: Nire buruko ahotsak

TED2013

Eleanor Longden: Nire buruko ahotsak
4,913,445 views

Itxuraz, Eleanor Longden beste edozein ikasle bezalakoa zen, pozik hasi zen unibertsitatean beste inolako kezkarik gabe. Hori horrela izan zen bere buruko ahotsak hitz egiten hasi ziren arte. Hasieran ez ziren kaltegarriak, baina bere barneko narratzaile haiek gero eta antagonista eta diktatorialagoak ziren, azkenean bere bizitza amesgaizto bat bihurtu zen arte. Eskizofrenia diagnostikatuarekin, drogaturik eta nola lagundu ez zekien sistema batetik at, Longdenek buruko osasuna berreskuratu arte egin zuen ibilbidearen istorio hunkigarria kontatzen du. Aipatzen duenez, ahotsak entzuten ikasiaz lortu zuen bizirautea.

Andrew Solomon: Guztiaren gainetik, maitasuna

TEDMED 2013

Andrew Solomon: Guztiaren gainetik, maitasuna
4,969,430 views

Nolakoa da zurekin alderatuta desberdina den (haur supergaitu bat, edo gaitasun ezberdinak dituen haur bat, edo delitugile bat) haur bat heztea? Hitzaldi lasai honetan, Andrew Solomon idazleak dozenaka gurasoekin hitz egitetik ikasitakoa partekatzen du. Hauei egindako galdera: Non dago mugarik gabeko maitasunaren eta mugarik gabeko onarpenaren arteko muga?

Jackson Katz: Emakumeen aurkako indarkeria: gizonen kontua da

TEDxFiDiWomen

Jackson Katz: Emakumeen aurkako indarkeria: gizonen kontua da
2,252,948 views

Etxeko indarkeria eta indarkeria sexuala "emakume kontu" gisa hartzen dira sarri. Baina saio honetan, Jackson Katzek dio kontu hauek gizonenak direla -- eta jokabide biolento horiek gizontasunaren definiziora nola lotzen diren erakusten du. Kontzientzia pizte bat -- gizon eta emakumeentzat -- jokabide ez onargarriei aurre egin eta aldaketaren lider izateko.

Sebastião Salgado: Sebastião Salgado: Argazkigintzaren drama isila.

TED2013

Sebastião Salgado: Sebastião Salgado: Argazkigintzaren drama isila.
1,942,261 views

Sebastião Salgado, Ekonomian doktorea, 30 urte zituela ekin zion argazkigintzari. Baina lana obsesioa bihurtu zen. Urtetan zehar landutako proiektuek ederki azaltzen dute istorio global baten gizatasun aldea, gehienetan heriotza, hondamendia edo gainbehera dakartzan istorioa. Hemen kontatzen digu bere burua ia akabatzera eraman zion lanbideari buruzko istorio sakon eta pertsonala eta bere azken lanaren, Genesis izenekoaren irudi hunkigarriak erakusten dizkigu. Proiektu honetan, munduko ahaztutako jende eta lekuak erakusten ditu.

Mark Shaw: Frogapen lehorrak

TED2013

Mark Shaw: Frogapen lehorrak
1,634,955 views

Mark Shaw-ek Ultra-Ever Dry frogatzen du, uraren eta urean oinarritutako materialen aurka modu harrigarrian funtzionatzen duen babeski bat. Nano mailan, spray honek gainzala airezko aterki batekin estaltzen du eta ondorioz, urak berehala errebotatzen du. Ikus ezazue amaieran bi minutu irauten dituen ustekabea.

Amanda Palmer: Eskatzearen artea

TED2013

Amanda Palmer: Eskatzearen artea
11,975,201 views

Ez EGIN jendeak musikagatik ordain dezan, dio Amanda Palmerrek: UTZ iezaiezu. Hitzaldi sutsu honetan, artista eta fan arteko erlazio berriak aztertzen ditu, kale antzezle zenekoak kontatzen hasten zaigularik ("bota dolar bat 2,5 metroko ezkongaiaren txapelera").

Kakenya Ntaiyak: Eskolara joatea eskatu zuen neska.

TEDxMidAtlantic

Kakenya Ntaiyak: Eskolara joatea eskatu zuen neska.
2,655,648 views

Kakenya Ntaiyak tratu bat egin zuen bere aitarekin: Masai etnian tradizioa zen ablazioa jasango zuen institutura joaten uzten bazion. Ntaiyak bere institutura joateko istorio ausarta kontatzen du eta baita bere herriko helduekin bere komunitatean neskentzako eskola bat eraikitzeko lan egin zuenekoa ere. 125 neska gazteren etorkizuna aldatu duen hezkuntza-bidaia bat da.(TEDxMidAtlantic-en filmatua)